Ohiko egoera bilakatu da gure eskoletako ikasgeletan mugituak, inhibituak edo zirikatzaileak diren haurrak aurkitzea. Baina kasu guztiek ez dute jatorri bera izaten gainera, kasu hauetan badaude batzuk besteak baino larriagoak izaten direnak. Ondorioz, behar izaten duten erantzuna desberdina izaten da. Zailtasun emozional hauen inguruan psikologian doktorea eta pedagogia terapeutikoan lizentziatua den Rosa Sellares i Violaren artikulu bati buruz berri ematea interesgarria iruditu zait.
Badakigunez eskola ez da errealitate isolatu ez neutroa bat. Eskola kanpoko eraginek, eskolan ematen diren ikasketa eta irakaste prozesuek eta bertan ematen diren aldaketa sozial konplexuak eragin izugarria izaten dute ikasle zein irakasleengan.
Askotan pertsonen ziurgabetasunak eta ezinegonak ikasgeletan azaleratzen dira. Ohiko gauza da eskoletan zirikatzaileak, inhibituak, aldenduak… diren umeak aurkitzea, kasu hauetan badirudi ezin dutela ikasteko jarrerarik hartu beraien zailtasun emozionalak direla eta ikasteko gaitasunak blokeatzen zaizkie.
Haur hauen arazo pertsonalek gutxieneko kasuak diren arren batzuetan gelako erritmoa oztopatzen dute. Batzuetan ume hauei ez zaie ematen benetan beharrezko duten laguntza. Hau, kontuan hartzeko gauza da, izan ere, arazo hauek eragin zuzena izan dezakete haurraren garapenean, bizi dezaketen baztertze egoetan eta baita euren etorkizunera begira. Nabarmentzeko gauza da ere, zailtasun emozional hauek garrantzitsuak direnean ikasketa prozesuen kalitatea eta errekurtso pedagogikoak ez direla nahikoak izaten. Hau dela eta, oso garrantzitsua da eskolak gainontzeko profesionalekin (kasu hauetan prestakuntza egokia duen psikologoekin) estuki lan egitea. Interbentzio goiztiar eta egoki batekin haurraren garapenerako eta etorkizunerako kaltegarriak izan daitezkeen arazo hauek saihestea posible izaten da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario