ONGI ETORRI!!!

2011-10-29

0 – 6 ETAPAREN GARRANTZIA

Pertsona baten bizitzako lehen sei urteak funtsezkoak dira bere helduaroan izango duen bizitzarako. Honek, haur eskolen eta haur hezkuntzaren egitekoaren garrantziaz ohartarazten gaitu.
Ondorengo bideoan Eduard Punset-ek etapa honen inguruan egiten duen gogoeta bat ikusi dezakezue.


2011-10-28

EUSKARAREN EGOERA NAFARROAN


Nafarroan “d” ereduan ikastea ez da gauza erraza izaten. “D” eredua  duten eskola publikoak eskaintzen duten matrikulazio aukerak oso eskasak dira dauden eskari  kopuruarekin konparatuz. Egoera hau dela eta guraso askok euren seme – alabak euskaraz  ikasteko aukera  izan dezaten ikastetxe pribatuetara jo behar  izaten dute, baina kontutan izan behar da hau batzuk bakarrik egin dezaketela, beste batzuk ez baitute aukerarik izaten  hori egiteko.

Gai honen inguruan gehiago sakontzeko Iruña hiriko kasu konkretua aztertzen duen Erkuden Ruiz-ek  “berria” aldizkarian idatzitako artikulu bat usten dizuet.


Iruñeko haur eskoletan euskaraz ikasteko aukera gutxi dute

Bi haur eskola publikok eskaintzen dute D eredua; euskaraz matrikulatzeko eskaria, ordea, %77koa da.

Iruñean 0 eta 3 urteko 4.509 haur daude. Haur eskola publikoetako lekuak 1.441 dira, eta euskaraz ikasteko aukera 123 haurrek izango dute datorren urtean, Txantrea auzoan dauden bi haur eskoletan, hain justu. Euskarazko ereduan matrikulatzeko eskaria, ordea, gaztelaniazko ereduan matrikulatzekoa baino handiagoa da; %77,4koa.
Egunsenti eta Izartegi haur eskolak Iruñean D eredua eskaintzen duten eskola publiko bakarrak dira. Biak auzo berean daude, Txantrean. Nestor Salaberria Sortzen Ikasbatuaz elkarteko kideak adierazi duenez, ordea, auzo eta herri guztietan euskarazko haur eskola publikoak behar dira. «Eskaera badago, baina ez balego ere, umeek 0 urtetik goi mailara arte euskaraz ikasteko eskubidea izan behar dute». 

Iruñeko haur eskola publikoek euskaraz eskaintzen duten eskaintzaren urriak arazo handiak eragiten dituela dio. «Alde Zaharrean, esaterako, 72 umek egin dute euskarazko haur eskolara joateko eskaria», esan du Salaberriak. Hortaz, euren seme-alabek euskaraz ikastea nahi duten gurasoetako batzuek gaztelaniazko haur eskoletara eraman beharko dituzte haurrak, edo haur eskola pribatuetara. «Guraso batzuek Txantreako eskoletara eramateko ahalegina egiten dute. Ez bakarrik euskara eskaintzen dutelako, proiektu pedagogiko oso ona eskaintzen dutelako ere bai», nabarmendu du Salaberriak. Haurtzaindegia baino zerbait gehiago direla azaldu du: «Lan hezitzaile eta integratzaile polita egiten dute». 

Haur eskola gehiago
Azken urteetan haur eskoletako lekuak gehitu diren arren euskarazko lekuek bere horretan jarraitzen dutela salatu du Salaberriak. «Hamar haur eskola berri eraiki dituzte, eta bat ere ez euskarazko eredua eskaintzen duena». Haur Eskolak Euskaraz plataformak auzo guztietan D eredua eskaintzen duten haur eskolak
egotea eskatu zuen Iruñeko Udalean. Ez zuten onartu, baina ezinbestekotzat dute eskaria.


2011-10-27

JOLASAREN GARRANTZIA


Heldu askok jolastea umeen aisialdi bezala  ikusten dute eta  ez  diote  eman  beharreko garrantzi  ematen. Hau askotan ikas – geletan islatuta  ikus daiteke, uste  izaten da ikasteko dagoen era bakarra fitxena eta ariketena bakarrik dela. Hau dela eta, haur  hezkuntzan gero eta  arinago  hasten  dira  umeak eredu positibista lantzen, hau da fitxak lantzen, ondorioz, jolasari  eskaini beharreko denbora murriztua  ikusten da.
Umeek jolasaren bidez  mundua ulertzen dute eta  bertan integratzen  dira. Jolasa giza garapenerako funtsezko jarduera da, haurraren garapen integralean eraginkortasunez eragiten baitu, hots, haurraren garapen psikomotor, intelektual, afektibo  -emozional eta sozialean. Gainera jolasak komunikazioa, kohesioa, konfiantza eta sormenaren garapena  lantzeko tresna oso eraginkorra da.
Jolasak funtzio terapeutikoa ere badauka. lagunekin interakzio arazoak eta beren garapenean bestelako arazoak dituzten haurrak sozialki integratzeko aukera eskaintzen  dietelako.   Aipatutakoa oinarri, esan dezakegu haurrek elkarrekin jolastuz  eta asmatuz onartzeko, errespetatzeko eta partekatzeko aukera  izaten dute.
 Laburbilduz talde  jolasetan ondorengo ezaugarriak  behatu ditzakegu:
  •  Parte-hartzea: taldeko jolasetan guztiek parte hartzen dute. Xedea taldeko helburuak lortzea da, eta horretarako, taldekide bakoitzak beharrezkoa den eginkizuna du jolasaren barruan.
  •  Komunikazioa: jolas guztiek talde barruko komunikazio prozesuak egituratzen dituzte.
  •  Kooperazioa: jolas gehienek harreman dinamika estimulatzen dute. Horrek taldeko helburua lortzeko elkarri laguntza ematea dakar.
  •  Fikzioa eta sormena: errealitatea edo egia “balitz bezala” jolasten da, hots, elefanteak, hegazkinak, piratak edo artistak... bagina bezala, eta elementu berriak sortzeko estimuluak ere konbinatzen dira.
  •  Dibertsioa: ondo pasatzea: jolas hauen bidez haurrek taldekideekin positiboki eta era konstruktiboan arituz ondo pasa dezaten ahalegintzen gara.

2011-10-26

ESKOLA APARTEKO TALENTUEN ETSAI?

      Ume bat superdotatua dela esaten da ume gehiengoek baino gaitasun intelektual handiagoa duenean. Espainiar  estatuko hezkuntza ministerioaren datuen arabera  2648 ume  daude superdotatu moduan identifikaturik, hauetatik 702 ikastetxe publikoetan daude eta 948 ikastetxe pribatuetan. Datu hauek dauden superdotatuen guztien %2arenak dira gainontzekoak, %98a hain zuzen ere, diagnostikatu barik baitaude.
Diagnostikatzen diren kasuen %95ean gurasoak dira gaitasun berezi hauez ohartzen direnak. Ume  hauek  askotan  ez  baitira  eskolan ondo moldatzen bertan lantzen  dena  errazegia  iruditzen zaielako. Gurasoak konturatu arren, diagnostiko bat egiteko askotan 4 urte arte itxaron behar izaten da. Adituen arabera ez da komenigarria 3 urte edo gutxiagoko umeei diagnostikorik egitea, askotan garapen aurreratuarekin nahastu bailiteke.
Datuen arabera  uste da 300000 mila  superdotatu daudela estatu osoan. Hauetatik %70 eskoletan errendimendu baxua izaten dute eta hauen artetik %35 eta %50 artean eskolan porrot egiten dute. Baina zergatik izaten dituzte emaitza eskas hauek gainontzekoak baino gaitasun handiagoak izanda?
 Erantzuna hezkuntza sistemak arlo honetan duen gabezian dago. Datuak agerian usten dute hezkuntza sistemak ume hauen aurrean izaten duen erantzukizun falta. Irakasleek duten formazio eta  baliabide faltak direla eta ikasgelako gehiengoan zentratzen dira eta gutxiengoen  kasuak bai ikasketa zailtasunak  dituztenen kasuak eta bai gaitasunen garapen azkarragoa dutenen kasuak aztertu eta diagnostikatu gabe garatzen dira. Hau dela eta ume  superdoatuek ez  dute jaso beharreko motibazioa eta estimulazioa jasotzen. Gainera  aipatu beharra dago diagnostiko asko beranduegi egiten direla eta ordurako umeak jada hainbat arazo izaten dituztela.


Identifikatzen diren kasu gutxien artean badaude ume batzuk euren gaitasunak aprobetxatu eta garatu ahal izateko ikastaro berezietara joaten direnak. Virginia Egido ingeniaritza industrialeko doktorea ikastaro hauetako irakasleetako bat da, berak 12 -13 urteko umeei  robotika  klaseak ematen dizkie. Bere esanetan, kurtsoaren hasieran haurren gehiengoak  oso gutxi zekiten elektronikaren inguruan, kurtso erdialdean aldiz, robot  industrial eta  automata bat egiteko gai  izan ziren. Hau aho zabalik geratzeko modukoa da kontuan izanda ikastaro hauetako materia ingeniaritzako 3. eta 4. mailan lantzen dela.

Ondorengo hauek aparteko talentua duten haurretan behatu daitezkeen portaeren eta jarrerren ezaugarri batzuk dira:

  • Ikaskideak baino ezagutza zabalagoa eta sakonagoa izaten dute, gainera ezagutza berriak era azkar eta  egoki batean bereganatzen dituzte, honek estrategia berriak erabiltzea  ahalbidetzen die.
  • Ikasitako kontzeptuak beste esparru batzuetan aplikatzeko gaitasuna izaten dute.
  • Ohikoa den baino arinago hasten dira hitz  egiten, gainera  erabilitako lexikoa jasoa eta konplexua izaten da helduen elkarrizketan ulertzeko gai izaten direlarik.
  • Mezuaren hartzailearen arabera tonua aldatzeko gaitasuna dute (haiek baino ume txikiagoekin adibidez) gainera ironia ulertzeko gai izaten dira.
  • Arazo bakar bati hainbat erantzun emateko gai dira. Orokorrean besteen beharren eta sentimenduen aurrean, duten garapena dela eta  gainontzeko haurrak baino  sentikorragoak azaltzen dira.
  • Gainontzeko umeak baino arinago hasten dira  araututako jokoetara jolasten.
  • Jardueretan jartzen duten interesa eta gogoak perfekzionistak izatera  eramaten die, gainera askotan gurasoek edo irakasleek jarritako helmugetatik haratago joan nahi izaten dute.

   Historian zehar superdotatu kontzeptua garatzen joan da. Superdoatatuak identifikatzeko Lewis Termanen koefizientzia intelektualaren eredua erabiltzen zen. Eredu honen arabera gehiengoaren bataz besteko koefiziente intelektuala 100 da. Pertsona superdoatuen koefizientea ordea 130retik gorako izango litzateke. 80. eta 90. hamarkadetan eredu honek indarra galdu zuen. Azterketa hauetan faktore sozialek eta kulturalek eragina izan baitezakete ondorioz, emaitza manipulatua ikusi daiteke. Adibidez, matematikako froga bat egitean pertsona batek formaziorik jaso ez badu ezinezkoa izango du egitea, horrek ez  du esan nahi ikasteko aukera izanda egiteko erraztasunik ez  lukeela izango.


          XX. mendean koefiziente intelektualaren eredua gain behera zihoala adimen anitzetako teria indarra  hartzen  hasi zen. Ikerlarien ustez adimena ezin daiteke koefiziente intelektualare ereduak ulertzen duen modu bateratuan ulertu. Adimen anitzen teoria honen arabera zortzi adimen mota daude (matematikoa, linguistikoa, musikala,  kinestikoa, espaziala, intra-pertsonala, inter-pertsonala eta naturalistak) , pertsona bakoitzak hasiera batean denak izan arren bat edo bi garatuko ditu besteak baino gehiago. adimen aparteko pertsonak ordea denak garatzen dituzte maila altuan eta  sormen handia erakusten dute.
Renzulliren hiru eraztunak


1978an Joseph Renzullik super datazioa ulertzeko teoria bat aurkeztu zuen. Aparteko talentua dutenen portaerak hiru ezaugarriren elkarrekintzan legoke. Bat, gehiengoak baino trebetasun handiagoa dute, bigarrenez konpromiso maila handia dute eta hirugarrenez, sormenaren garapen altua dute. Honen arabera pertsona superdotatuak aipatutako hiru gaitasunak lituzke eta edozein egoeretan era garatu batean aplikatzeko gai izango litzateke.
Disinkroniaren sindromea
Gaitasun altuko ume  batzuk pairatzen duten sindromea da. Sindrome hau pairatzen duten umeen garapen mentalak garapen fisikoarekin konparatuz  era edo erritmo desberdina eramaten du. Garapenari dagokion abiadura desberdintasuna  ez  da  beti azelerazio bezala ulertzen kasu batzuetan .Albert Einsteinen kasua adibidez, ez  zen hitz  egiten hasi lau urte izan arte.

            Ikusi ahal izan  duzuen bezala ume askoren talentu apartak  galtzen dira gure eskoletan, gure hezkuntza sistemak arlo honetan dituen hutsuneak direla eta  ume hauei  euren adimenak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxatzen lagundu beharrean dituzten gaitasun paregabeak eskola porrotez estaltzen ditu. Egoera honen aurrean aldaketa baten beharra ezin bestekoa da. Azken finean ez  dugu ahaztu behar gaurko umeak biharko 
etorkizuna eraikiko dutenak direla.

2011-10-25

ESKOLA INKLUSIBOA


Azken denboraldian eskola inklusiboa asko aipatzen eta  entzuten den kontzeptua  da.  Eskolak eredu honetan bihurtzeko saiakera  asko egiten ari dira, baina oraindik lan asko dago aurretik. Zeintzuk dira  eskola inklusiboak defendatzen dituen ideiak?

Inklusioa eskolak  aniztasunari nola  erantzun behar dion erreferentzia egiten dion  pedagogiako kontzeptu teoriko bat da.  kontzeptu hau 90. hamarkadan sortu zen, garai artan hainbeste erabiltzen zen  integrazio kontzeptua ordezkatu nahian. Integrazio kontzeptuaz  ulertzen duguna da ikasleak  direla hezkuntza  sistemara moldatu behar direnak  bertan integratuz. Inklusioaz ulertzen  dena ordea  da hezkuntza  sistema bera moldatu behar dela  ikasle  guztien beharrei erantzun ahal izateko .
Hezkuntza  inklusiboa ez  da  soilik behar bereziak dituzten haurren   eskubidea, ikasle guztiena  baizik. Desberdintasuna  era normal batean onartzeko eta  ulertzeko helburua  du, normalena guztiok  desberdinak izatea  baita eta  ez  alderantziz. Hezkuntza  inklusiboak  ez  du bakarrik aniztasuna  errespetatzen baizik eta  baloratu  egiten  duela. Desberdintasuna  pertsonen  ezaugarri propio bezala  ulertzen du. Horregatik baztertu  egiten  du egungo  eskola  batzuetan ematen den bezala,  edozein ikaslek denbora  zein espazio  desberdinen erabilera  egin behar  izana , hau esklusioaren adibide argia baita.