ONGI ETORRI!!!

2011-11-08

ARTEA HEZTEKO TRESNA

Artea gizakia gizaki denetik existitu izan da. Dantza, eskultura, pintura… artea azken finean, pertsonek ideiak, sentimenduak, frustrazioak… kanporatzeko eta adierazteko tresna da. Egun, Ikus - entzutezko ekoizpenak dira, identitateak definitu eta errealitatea antzemateko tresna boteretsuena.
Askotan artea helduen gauza delakoan egoten gara baian gutxik pentsatzen dute gure eskoletako txikiak ere artea egiteko gai  direla. Artea umeen garapenerako gainontzeko irakasgaiak bezain garrantzitsua da. Are gehiago, artearen bitartez beste irakasgaiekin garatu ezin daitezkeen hainbat gaitasun garatzen dira. Umearen gorputzari erreparatuz psikomotrizitate fina eta astuna lantzen dira. Zentzumenentzako ere oso estimulagarria izaten da, jarduera artistikoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. 
 Garapen kognitiboari dakartzan onurak ere aipatzekoak dira. Hauek dira lantzen diren zenbait esparru:
·        Arreta
·        Kontzentrazioa
·        Irudimena
·        Memoria
·        Behaketa
·        autokonfiantza
·        Borondatea
 Beste alde batetik, haurraren garapen emozionalari erreparatuz arte heziketa oso positiboa da. Izan ere, haurrari bere burua ezagutzen eta onartzen laguntzen dio bere ahalmen eta mugekin. Haurrak bere burua ezagutuz seguru sentituko da eta honek eragina izango du bere jokabidean.
Hau gutxi balitz, arte hezkuntzak haurrari egiten dion ekarpen guztien artean badago bereziki bat oso garrantzitsua dena: sormena. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Era berean, malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika... landu ahal izango ditu
  Baina, aukera ematen die eskolak hau lantzeko? Oinarrizko hezkuntzan hizkuntza, matematika, natur zientziak… lantzeari ematen zaio garrantzia, ondorioz, arte heziketa alboratuta dago. Egoera hau dela eta, margolaritza, dantza, antzerkia, musika… lantzeko aukera eskolaz kanpoko ekintzetan baino ez dago.
Eskoletan arteari eskaintzen zaion denbora eskasari ematen zaion kalitatea  ere zaindu beharrekoa da. Askotan umeek klasean egin beharrekoak bukatutakoan denbora soberan badute ohikoa da marrazki bat egiten jartzea. Baina hau egitean umeei ez  zaie  nora , nola, zeri erreparatu behar dioten azaltzen. hau da, ez zaie inongo jarraibiderik ematen. Jarraibide horiek izatea mesedegarria da inguratzen gaituenari epaitu gabe begiratzeko eta gauzak zehaztasun gehiagorekin ikusteko. Eta ere barean,  baita marraztu ahal izateko eta marrazkiaren bidez ikusten dutena ulertzeko ere.





Musika geletan ere artea lantzeko aukera paregabeak daude, horretarako irakasleek, aukeran dauden metodo guztien berri izan behako lukete umeei aukera desberdinak eskaini ahal izateko, horrela era xume batean bada ere, gure txikiek eskolak eskaintzen dizkien aukera txiki horiek bizitza honetan hain garrantzitsua eta beharrezkoa den sormena garatzeko baliagarri izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario