Reggio Emilia eskola hauek umeak hezteko eta bigarren mundu gerrak sortutako kalteak gainditu nahian eraiki ziren. Proiektu hau gauzatu ahal ideia berritzaileak zituzten hainbat pedagogoren eta Loris Maguzziren esker gauzatu zen.
Regio emilia metodo pedagogiko bat izatetik baino haratago doan zerbait da. Hezte metodo bat dela esan dezakegu bere baitan hezte antolakuntzaren berristea eta gurasoen eta gizarteko gainerako partaideen rola azpimarratzen baita gizarte hezitzaile batera heltzeko bidean.
Reggio Emiliaren printzipio nagusiak ondorengoak dira:
Giza harremanen garrantzia
Denok dakigunez, gizakiak bere baitan darama bere izaera soziala, izaera hau eskolan sendotzen da helduek eta haurrek hartzen dituzten rolei esker eta haien artean sortzen den konplementazioari esker. Honen bitartez, guretzat ezaguna den eskoletan ematen den bertikaltasun tradizional hori alde batera ustea lortzen da.
Umearen 100 lengoaiak
Guk, helduok, komunikatzeko dugun tresna nagusia hitza da. Hau helduok barneratuta ditugun eskema eta paradigma zehatzei esker errealitatea ikusteko dugun era limitatuaren ondorio da. Baina zenbat eratara du posible komunikatzea haur batek? Regio Emilian umeek kontzebitzeko duten pluraltasunagatik komunikaziorako eta espresatzeko dituzten era guzti hauek kontua hartzen dira eta baloratu egiten dira.
Entzutearen praktika
Eskoletan eman den harreman tradizionala gainditzeko asmoz. Hau da, irakaslearen eta ikasleen artean dagoen bertikaltasun posizio hori gainditzeko, bai ikasleak baita helduak elkarri entzutea beharrezkoa da. Entzute hau hitzezkoa, keinuzkoa, marrazkien bidezkoa… izan daiteke. Entzute honi esker ikasketa bi noranzkotan emango da ikasleek helduengandik eta helduek ikasleengandik.
Aniztasunaren eta konplexutasunaren baloratzea
Pertsona bakoitza mundu bat da, horregatik hezkuntza heterogeneo baten alde egiten da ez baitu zentzurik hezkuntza homogeneo bat emateak gizartea bera heterogeneoa denean. Munduak aniztasuna eta interakzio desberdinen konplexutasuna onartu beharra dauka.
Familien eta gizartearen parte hartzea
Hezkuntza ez da soilik hezitzaile profesionalei dagokien zerbait, umeak eskolatik irteten direnean ere hezten jarraitu behar zaie, horretarako bai gurasoek eta bai gizarteak partaideek euren egitekoa dute.
Eskola komunitario eta kolaboratzailea
Eskolaren funtzioetan gizarte osoak hartzen du parte elkarlanean estuki arituz; hezitzaileak, gurasoak eta gizarteak. Ikuspegi honek Regio Emilia eskolen ikuspegi komunitario azpimarratzen du.
Tailerrrak eta taileristak
Reggio Emilia eskoletan garrantzia handia ematen zaio arteari, horregatik, ezinbestekoak dira tailerra eta taileristen lana. Honen bidez artearekiko atentzio ikerketa bisuala eta estetikoa lantzen dira.
Umearen garapenaren dokumentazioa
Sistema tradizionaletan, denok ezagutzen dugun bezala nota zenbaki batera mugatzen da. Baian nota askotan ez da umearen prozesuaren isla. Hau da, ume bati, matematiketan zailtasunak dituenak, posible da matematikak era errazean ulertzen dituen ume batek baino prozesu emankor eta garrantzitsu bat izatean. Horregatik, Reggio Emilian kontuan hartzen dena umearen abiapuntua da ez helmuga, umearen aurrerapena eta prozesua era kualitatiboan neurtzen dute.
Sormenaren beraurkiketa
Sormena ez da artiskoki eskura daiteken zerbait. Gizaki guztiok dugu sormena eta garatu daitekeen zerbait da.. Sormena zientzian aurkitu daitekeen gauza ere bada zientziek ere hainbat soluzio izan ditzakete. Adibidez, ume talde batek matematikako eragiketa edo buruketa bat egitean normalena bere liburuetara joatea da eta bertan azaltzen zaien erara ebaztea . hala ere. Gerta liteke taldeko ume batek edo batzuek liburuko prozedura erabili beharrean eurek pentsatutako beste bat aplikatuz ariketa ebaztea, Orduan, ume horrek edo horiek euren sormena erabili dutela esango genuke.
Kalitatezko giro eta espazioa
Askotan espazioaren antolamenduaz ari garenean burura etortzen zaigun ideia gela era alai eta polit batean apaintzearena izaten da. Umeak ikasgelan gustura egon daitezen. Reggio Emilian hau asko zaintzan da eta apaindura eta itxura baino haratago joaten dira; altzariak, materiala…asko aztertzen dute eta hauek gelara egokitzen dituzte, umea gustura egoteaz aparte umearentzat material guzti hori baliagarria izan dadin.
Ondorengo bideoak aipatutako printzipioak ikasgelako egunerokoan kokatzeko eta ulertzeko lagungarria da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario