ONGI ETORRI!!!

2011-11-09

ETXEKO ESKOLATZEA


Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hezteko moduari deritzo, eskola publiko edo pribatura joan gabe, eta guraso edo beste pertsona baten gidaritzapean.

































  Gero eta ohikoagoak dira euren seme – alaben hezkuntza etxean lantzen duten familiak. Familia hauek aukera hau hautatzeko erabakiaren arrazoiak hainbat izan daitezke. Batzuek, ideologoa edo erlijio arrazoiengatik egiten dute. Beste batzuk ordea, Aldaketa sakonak bizitzen ari garen unea dela uste dute, eta inguruneak balioak transmititzeko zuen funtzioa galdu egin duela iruditzen zaie. Eskola, ostera, gaindituta dago curriculum hezigarria eskaintzeko beharrarekin, eta “ezkutuko curriculumeko” hezitzaileak falta dira. Gauzak horrela, eskolak ezin dituela berme guztiak eskaini uste dute.
                        
Etxeko irakaskuntza hau antolatzerakoan hainbat aukera daude. Batzuek curriculum ofiziala jarraitzen dute. Beste batzuek erreferentziatzat hartzen dute berau, baina seme-alabek gai zehatz batzuekiko duten interesari ematen diote lehentasuna eta modu erakargarriagoan lantzen dute. Beste familia batzuek haurraren kuriositate naturalaz baliatzen dira eta ez dute inolako curriculum ofizialik jarraitzen.
Herrialdeen arabera Legediak hezkuntza mota honi buruz ikuspegi ezberdinak erakusten ditu.
Euskal herrian konkretuki bi egoera oso desberdin daude . Ipar euskal herrian, estatu frantziarreko 1998ko abenduaren 18ko Hezkuntza Kodeak ezartzen duen moduan etxean irakastea legezkoa da. Hegoaldeari dagokionez, etxeko heziketa ez dago arautua. Espainiako konstituzioak babesten du familiek duten askatasuna euren seme-alabak ondoen irizten duten moduan hezteko. Era berean, ordea, etxeko irakaskuntzaren inguruan ez dago araurik edo legerik. LOEk ere ez du aukera hori espresuki aitortzen. Beraz, lege aldetik hutsune bat dago.
Beste herrialde batzuk:
·          Portugalen:: Legeak dio gurasoak direla seme-alaben lehenengo erantzuleak, eta heziketa hori gauzatzeko hiru modu aurreikusten ditu: publikoa, pribatua eta familia. Etxeko heziketaren hautatzekotan familiak tokiko hezkuntza administrazioari jakinarazi behar dio eta ebaluazio probak egin behar dituzte 4, 6 eta 9 urterekin.
·             Errusia: liburuak dohain eskuratzeko aukera.
·             Frantzian: tituluak eskuratzeko konbokatoria askeak.
·             Txekiar errepublika: 12 urte arte bakarrik da legezkoa.
·             Hungaria: urtean bi azterketa egin behar dituzte.
·             Britainia Handian: Etxeko irakaskuntza legala da. 20.000 familia inguru.
·         Italian: Gurasoek beren gain har dezakete seme-alaben irakaskuntza. Hautu hori egiten duten gurasoek gaitasun ekonomikoa eta teknikoa dutela egiaztatu behar dute eta dagokien hezkuntza autoritateari jakinarazi behar diote urtero.
·                 Alemanian: Etxeko irakaskuntza ilegala da. Hainbat familia auzipetuak izan dira eta isunak ezarri dizkiete. Edonola ere, etxean jarraitzeko aukera eman zitzaien.
·    Herbeheretan: Seme-alabei etxean irakatsi nahi baldin bazaie, hezkuntza agintariengana jo behar da baimen eske. Hala ere,  eskaeren % 90 ezeztatu egiten dituzte agintariek.
·             AEBn: Gaur egun herrialde osoan baimendua dago etxeko hezkuntza, baina estatuen arabera, legedia aldatu egiten da. Idahon, esate baterako, ez zaie inolako mugarik jartzen etxean irakasten duten gurasoei eta ez dute euren programa herriko edo estatuko agintariei aurkeztu beharrik. Oregonen, aldiz, haurrek aldizka “pertsona neutral eta kalifikatu” batek jarritako probak egin behar dituzte. Orokorrean gurasoei ez zaie eskatzen irakaskuntzan aritzeko gaituak egotea, baina estatu gutxi batzuek goi mailako ikasketak edo formazio ikastaroren bat egina edukitzea exijitzen diete.
Hezkuntza mota honen inguruan legediek duten ikuspuntu desberdinak direla eta hainbat kezka daude.

Beharrezkoa da gurasoek formazio berezirik izatea?
 Erantzuna ezezkoa da. Garrantzitsuena beraiekin egoteko gogoa edukitzea da eta norberak gauza berriak ikasteko kuriositatea edukitzea. Etxean ikasteak ez du esan nahi denbora guztian etxean egon behar denik. Gurasoen papera ez da irakasle izatea, baizik eta seme-alabak inguruarekin eta beste pertsonekin harremanetan jartzea.
Nola sozializatzen dira etxean gelditzen dira haurrak?
Eskolara joaten diren eta joaten ez diren haurren arteko desberdintasun bakarra zera da: eskolara joaten direnak adin bereko haurrekin egoten direla, eta eskolara joaten ez direnak adin desberdinekoekin eta helduekin. Eskolaz kanpoko jardueretara ere joan ohi dira.
Etxean gelditzen bada, norbaiti esan behar al zaio?
Hegoaldean ez, ez baitago arautua. Iparraldean, ordea, bai. Udalari eta Akademia ikuskariari horren berri eman behar zaie haurrak 6 urte betetzen dituen urte zibilean hasi eta 16 urte bete arte, urtero. Hori egin ezean, isunak jartzen dira.

Gai honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero:

No hay comentarios:

Publicar un comentario