ONGI ETORRI!!!

2011-12-08

HEZKUNTZA PRIBILEGIO BAT DA!

Askotan gu, herrialde garatuetan bizi garenok, ez gara ohartzen hezkuntza bat jasotzeko aukera izatean zer nolako zorionekoak garen.
Honen inguruan hausnartu dezazuen bideo hau uzten dizuet.


2011-12-04

FINLANDIAKO HEZKUNTZA SISTEMA ARRAKASTATSUENA

Kooperaziorako eta garapen ekonomikorako erakundeak landutako PISA informearen emaitzak agerian utzi du Finlandiako hezkuntza sistema dela ikasleengan emaitza hobeenak lortzen dituena. Finlandiako hezkuntzaren emaitza positibo hauek haur hezkuntzatik unibertsitaterarte behatu daitezke. Aipatzeko datua da Finlandian biztanleriaren % 71ak unibertsitate titulua eskuratzen du.
Baina zer nolako ezaugarriak ditu herrialde honetako hezkuntza sistemak horrelako emaitza onak lortzeko?
Finlandiako gizartean  hezkuntza oso baloratuta dago. Hori del eta asko erreparatzen diote bai hezkuntza kalitateari bai irakasleriaren profesionaltasunari,
Estatuak boterean dagoen partidu politikoa dagoelarik ere, duen diru publikotik asko hezkuntzan inbertitzen du , hau del eta, oinarrizko hezkuntza guztiz doakoa da. Hots, materiala, jantoki zerbitzuak eta garraio barne. Hezkuntza unibertsitarioa ere  doakoa da.  Beraz, Finlandian ikasteko aukerak ez ditu baliabide ekonomikoek mugatzen.
Finlandiar hezkuntzak gure herrialdeko hezkuntzatik bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu. Hauek dira desberdintasun nabarmenenak.
·         Eskolaratzea 7 urterekin ematen da.  Adin hau baino lehen umeak  hezkuntza formal batean sartzea kaltegarritzat dute, gainkargatu egiten baitira. Umeka ume diren heinean egin beharra duten gauza jolastea da. Haur hezkuntza zerbitzuak badaude baina bertan egiten dutena kirola eta jolastea izaten da.
·         Ikasle bakoitzari atentzio pertsonala eskaintzen zaio. Atentzio hau batez ere zailtasunak dituzten haurrei eskaintzen zaie. Sistema honen arabera umeek zailtasun bat dutenean errazagoa da zailtasun hau hainbat arinen konpontzea eta ez aurrera joaten ustean, zenbat eta denbora gehiago pasatu zailagoa bilakatzen da arazoa gaieztea. Horretarako, prestaketa paregabea duten tutore pertsonalen elkarlan estua izaten dute. Ez dute errepikatzailearen irudia onartzen euren eskura dauden aukera guztiak erabiltze dituzte umerik atzean gera ez daiten.
·         Hezkuntza sistemako esparru guztietako kide guztien arteko elkarlan estua dago. Espainian hezkuntzaren maila desberdinak guztiz banatuta daude (haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza) Finlandian ordea hezkuntzako etapa guztiak prozesu baten osotasunaren parte bezala  hartzen dute eta komunikazioa eta elkarlan estua mantentzen dituzte.
·         Irakasleriaren balorazio eta prestakuntza altua da. Finlandia irakaslearen papera oso garrantzitsutzat hartzen da, honen froga garbia irakasle izateko unibertsitateek jasotzen dituzten eskaera guztiak . hala ere, irakasle izateko dagoen exijentzia handia dela eta, eskaera guzti horietatik %10 baino ez  du ikasketak burutzea lortzen. Magisteritzako ikasketak 6 urtekoak dira eta  irakasleek ematen duten eremuari buruzko jakintzak izateaz gain pedagogo bikainak izan behar dira.
·         Irakasleek askatasun handia dute;
o           Edukiei eta testu liburuen aukeraketei dagokionez.
o           Irakasteko estrategia keta ebaluazio metodoak aukeratzerakoan.
·         Haur hezkuntzaren etapari garrantzia gehien ematen zaion etapa da. Hau baita beste  etapa guztien oinarria.
·         Munizipalizazioa dago hau da,  curriculuma moldatzeko aukera dago.
·         Curriculuma etengabeko moldapenean dago.
·         Ikasleria aktiboa, konprometitua eta arduratsua sustatzen da.
·         Irakasleriaren kalitatezkoa eta etengabeko  formakuntza.
·         Baliabide material paregabeak.
2 estudiantes de 15 años en el sistema educativo finlandés y español
Concepto
Finlandia
España
Curso
9º, el último de la Enseñanza Obligatoria
4º de ESO
Horas de clase
7 horas
7 horas
Horas diarias dedicadas a deberes
Media hora
2 horas
Total horas lectivas desde los 7 hasta los 15 años
6.126 horas
7.731 horas
Idiomas
Sueco, inglés, francés y otro optativo
Lengua natal e inglés o francés como optativa
Ingreso en la Universidad
71 por ciento de los alumnos
50 por ciento de los alumnos
Inversión del Estado en su formación obligatoria
40.866 euros
35.155 euros
Sueldo de los profesores
3.400 euros
1.800 euros
Costes para las familias
Gratuidad, incluso en la escuela privada
Gratuidad de la enseñanza pública, pero no de servicios complementarios, como comedor, material escolar y transporte. Conciertos educativos con centros privados no gratuitos, lo que permite abaratar algunos gastos.