ONGI ETORRI!!!

2011-11-15

REGGIO EMILIA

Reggio Emilia eskola  hauek umeak hezteko eta bigarren mundu gerrak sortutako kalteak gainditu nahian eraiki  ziren. Proiektu hau gauzatu ahal   ideia berritzaileak zituzten hainbat pedagogoren eta Loris Maguzziren    esker gauzatu zen.
Regio emilia metodo pedagogiko bat izatetik baino haratago doan zerbait da. Hezte metodo bat dela esan dezakegu bere baitan hezte antolakuntzaren  berristea eta gurasoen eta  gizarteko gainerako partaideen rola  azpimarratzen baita gizarte hezitzaile batera  heltzeko bidean.
 Reggio Emiliaren printzipio nagusiak ondorengoak dira:
 Giza harremanen garrantzia
Denok dakigunez, gizakiak bere  baitan darama bere izaera soziala, izaera hau eskolan sendotzen da helduek eta haurrek hartzen dituzten rolei esker eta haien artean sortzen den konplementazioari esker. Honen bitartez, guretzat ezaguna den eskoletan ematen den bertikaltasun tradizional hori  alde batera ustea lortzen da.
Umearen 100 lengoaiak
Guk, helduok, komunikatzeko dugun tresna nagusia hitza da. Hau helduok barneratuta ditugun eskema eta paradigma zehatzei esker errealitatea ikusteko  dugun era  limitatuaren ondorio da. Baina  zenbat eratara du posible komunikatzea haur batek? Regio Emilian umeek kontzebitzeko duten pluraltasunagatik komunikaziorako  eta  espresatzeko dituzten era guzti hauek kontua hartzen dira eta baloratu egiten dira.

                            

Entzutearen praktika
Eskoletan eman den harreman tradizionala gainditzeko asmoz. Hau da, irakaslearen eta ikasleen artean dagoen bertikaltasun posizio hori gainditzeko, bai ikasleak baita helduak elkarri entzutea beharrezkoa da. Entzute  hau hitzezkoa, keinuzkoa, marrazkien bidezkoa… izan daiteke. Entzute honi esker ikasketa bi noranzkotan emango da ikasleek helduengandik eta helduek ikasleengandik.
Aniztasunaren eta konplexutasunaren baloratzea
Pertsona bakoitza mundu bat da, horregatik hezkuntza heterogeneo baten alde  egiten da ez baitu zentzurik hezkuntza homogeneo bat  emateak gizartea bera heterogeneoa denean. Munduak aniztasuna eta interakzio desberdinen konplexutasuna  onartu beharra dauka.
Familien eta gizartearen parte hartzea
Hezkuntza ez da soilik hezitzaile profesionalei dagokien  zerbait, umeak eskolatik irteten direnean ere hezten jarraitu behar zaie, horretarako bai gurasoek eta bai gizarteak partaideek euren egitekoa dute.
Eskola komunitario eta kolaboratzailea
Eskolaren funtzioetan gizarte osoak hartzen  du parte elkarlanean estuki arituz; hezitzaileak, gurasoak eta gizarteak. Ikuspegi honek Regio Emilia eskolen ikuspegi komunitario azpimarratzen du.
Tailerrrak eta  taileristak
 Reggio Emilia eskoletan garrantzia  handia  ematen  zaio arteari, horregatik, ezinbestekoak dira tailerra eta taileristen lana. Honen bidez  artearekiko atentzio ikerketa bisuala eta estetikoa lantzen dira.
Umearen garapenaren dokumentazioa
Sistema  tradizionaletan, denok ezagutzen dugun bezala nota  zenbaki batera mugatzen da. Baian nota  askotan ez da umearen prozesuaren isla. Hau da, ume  bati, matematiketan  zailtasunak dituenak, posible da matematikak era errazean ulertzen  dituen ume  batek baino prozesu emankor eta garrantzitsu bat izatean. Horregatik, Reggio Emilian kontuan hartzen dena umearen abiapuntua da ez  helmuga, umearen aurrerapena eta  prozesua era kualitatiboan neurtzen dute.
Sormenaren beraurkiketa
Sormena ez da artiskoki eskura daiteken zerbait. Gizaki guztiok dugu sormena eta garatu daitekeen zerbait da.. Sormena zientzian aurkitu daitekeen gauza ere bada zientziek ere hainbat soluzio izan ditzakete. Adibidez, ume talde batek matematikako eragiketa edo buruketa bat egitean normalena bere liburuetara joatea da eta  bertan azaltzen zaien erara ebaztea . hala ere. Gerta  liteke taldeko ume  batek edo batzuek liburuko prozedura erabili beharrean eurek pentsatutako beste bat aplikatuz ariketa ebaztea, Orduan, ume  horrek edo horiek euren sormena erabili dutela esango genuke.
Kalitatezko giro eta espazioa
Askotan espazioaren antolamenduaz ari garenean burura etortzen zaigun ideia gela era alai eta  polit batean apaintzearena izaten da. Umeak ikasgelan gustura egon daitezen. Reggio Emilian hau asko zaintzan da eta apaindura eta itxura baino haratago joaten dira; altzariak, materiala…asko aztertzen dute eta hauek gelara egokitzen dituzte, umea gustura egoteaz aparte umearentzat material guzti hori baliagarria izan dadin.

Ondorengo bideoak aipatutako printzipioak ikasgelako egunerokoan kokatzeko eta ulertzeko lagungarria da.


2011-11-12

JOLASAREN ERABILERA TERAPEUTIKOA

Jolasa umearen garapenerako funtsezko elementua izateaz gain, komunikazio arloan zailtasunak dituzten haurrentzako terapia elementu bikaina da.



2011-11-09

ETXEKO ESKOLATZEA


Etxeko eskolatzea haurra bere etxean hezteko moduari deritzo, eskola publiko edo pribatura joan gabe, eta guraso edo beste pertsona baten gidaritzapean.

































  Gero eta ohikoagoak dira euren seme – alaben hezkuntza etxean lantzen duten familiak. Familia hauek aukera hau hautatzeko erabakiaren arrazoiak hainbat izan daitezke. Batzuek, ideologoa edo erlijio arrazoiengatik egiten dute. Beste batzuk ordea, Aldaketa sakonak bizitzen ari garen unea dela uste dute, eta inguruneak balioak transmititzeko zuen funtzioa galdu egin duela iruditzen zaie. Eskola, ostera, gaindituta dago curriculum hezigarria eskaintzeko beharrarekin, eta “ezkutuko curriculumeko” hezitzaileak falta dira. Gauzak horrela, eskolak ezin dituela berme guztiak eskaini uste dute.
                        
Etxeko irakaskuntza hau antolatzerakoan hainbat aukera daude. Batzuek curriculum ofiziala jarraitzen dute. Beste batzuek erreferentziatzat hartzen dute berau, baina seme-alabek gai zehatz batzuekiko duten interesari ematen diote lehentasuna eta modu erakargarriagoan lantzen dute. Beste familia batzuek haurraren kuriositate naturalaz baliatzen dira eta ez dute inolako curriculum ofizialik jarraitzen.
Herrialdeen arabera Legediak hezkuntza mota honi buruz ikuspegi ezberdinak erakusten ditu.
Euskal herrian konkretuki bi egoera oso desberdin daude . Ipar euskal herrian, estatu frantziarreko 1998ko abenduaren 18ko Hezkuntza Kodeak ezartzen duen moduan etxean irakastea legezkoa da. Hegoaldeari dagokionez, etxeko heziketa ez dago arautua. Espainiako konstituzioak babesten du familiek duten askatasuna euren seme-alabak ondoen irizten duten moduan hezteko. Era berean, ordea, etxeko irakaskuntzaren inguruan ez dago araurik edo legerik. LOEk ere ez du aukera hori espresuki aitortzen. Beraz, lege aldetik hutsune bat dago.
Beste herrialde batzuk:
·          Portugalen:: Legeak dio gurasoak direla seme-alaben lehenengo erantzuleak, eta heziketa hori gauzatzeko hiru modu aurreikusten ditu: publikoa, pribatua eta familia. Etxeko heziketaren hautatzekotan familiak tokiko hezkuntza administrazioari jakinarazi behar dio eta ebaluazio probak egin behar dituzte 4, 6 eta 9 urterekin.
·             Errusia: liburuak dohain eskuratzeko aukera.
·             Frantzian: tituluak eskuratzeko konbokatoria askeak.
·             Txekiar errepublika: 12 urte arte bakarrik da legezkoa.
·             Hungaria: urtean bi azterketa egin behar dituzte.
·             Britainia Handian: Etxeko irakaskuntza legala da. 20.000 familia inguru.
·         Italian: Gurasoek beren gain har dezakete seme-alaben irakaskuntza. Hautu hori egiten duten gurasoek gaitasun ekonomikoa eta teknikoa dutela egiaztatu behar dute eta dagokien hezkuntza autoritateari jakinarazi behar diote urtero.
·                 Alemanian: Etxeko irakaskuntza ilegala da. Hainbat familia auzipetuak izan dira eta isunak ezarri dizkiete. Edonola ere, etxean jarraitzeko aukera eman zitzaien.
·    Herbeheretan: Seme-alabei etxean irakatsi nahi baldin bazaie, hezkuntza agintariengana jo behar da baimen eske. Hala ere,  eskaeren % 90 ezeztatu egiten dituzte agintariek.
·             AEBn: Gaur egun herrialde osoan baimendua dago etxeko hezkuntza, baina estatuen arabera, legedia aldatu egiten da. Idahon, esate baterako, ez zaie inolako mugarik jartzen etxean irakasten duten gurasoei eta ez dute euren programa herriko edo estatuko agintariei aurkeztu beharrik. Oregonen, aldiz, haurrek aldizka “pertsona neutral eta kalifikatu” batek jarritako probak egin behar dituzte. Orokorrean gurasoei ez zaie eskatzen irakaskuntzan aritzeko gaituak egotea, baina estatu gutxi batzuek goi mailako ikasketak edo formazio ikastaroren bat egina edukitzea exijitzen diete.
Hezkuntza mota honen inguruan legediek duten ikuspuntu desberdinak direla eta hainbat kezka daude.

Beharrezkoa da gurasoek formazio berezirik izatea?
 Erantzuna ezezkoa da. Garrantzitsuena beraiekin egoteko gogoa edukitzea da eta norberak gauza berriak ikasteko kuriositatea edukitzea. Etxean ikasteak ez du esan nahi denbora guztian etxean egon behar denik. Gurasoen papera ez da irakasle izatea, baizik eta seme-alabak inguruarekin eta beste pertsonekin harremanetan jartzea.
Nola sozializatzen dira etxean gelditzen dira haurrak?
Eskolara joaten diren eta joaten ez diren haurren arteko desberdintasun bakarra zera da: eskolara joaten direnak adin bereko haurrekin egoten direla, eta eskolara joaten ez direnak adin desberdinekoekin eta helduekin. Eskolaz kanpoko jardueretara ere joan ohi dira.
Etxean gelditzen bada, norbaiti esan behar al zaio?
Hegoaldean ez, ez baitago arautua. Iparraldean, ordea, bai. Udalari eta Akademia ikuskariari horren berri eman behar zaie haurrak 6 urte betetzen dituen urte zibilean hasi eta 16 urte bete arte, urtero. Hori egin ezean, isunak jartzen dira.

Gai honen inguruan gehiago jakin nahi ezkero:

2011-11-08

ARTEA HEZTEKO TRESNA

Artea gizakia gizaki denetik existitu izan da. Dantza, eskultura, pintura… artea azken finean, pertsonek ideiak, sentimenduak, frustrazioak… kanporatzeko eta adierazteko tresna da. Egun, Ikus - entzutezko ekoizpenak dira, identitateak definitu eta errealitatea antzemateko tresna boteretsuena.
Askotan artea helduen gauza delakoan egoten gara baian gutxik pentsatzen dute gure eskoletako txikiak ere artea egiteko gai  direla. Artea umeen garapenerako gainontzeko irakasgaiak bezain garrantzitsua da. Are gehiago, artearen bitartez beste irakasgaiekin garatu ezin daitezkeen hainbat gaitasun garatzen dira. Umearen gorputzari erreparatuz psikomotrizitate fina eta astuna lantzen dira. Zentzumenentzako ere oso estimulagarria izaten da, jarduera artistikoen bidez, haurraren zentzumenak landu eta garapen pertzeptiboa sustatzen da. Espazioa, formak, koloreak, ehundurak, soinuak, sentipenak eta esperientzia bisualak adierazpenerako estimulu anitzak dira. 
 Garapen kognitiboari dakartzan onurak ere aipatzekoak dira. Hauek dira lantzen diren zenbait esparru:
·        Arreta
·        Kontzentrazioa
·        Irudimena
·        Memoria
·        Behaketa
·        autokonfiantza
·        Borondatea
 Beste alde batetik, haurraren garapen emozionalari erreparatuz arte heziketa oso positiboa da. Izan ere, haurrari bere burua ezagutzen eta onartzen laguntzen dio bere ahalmen eta mugekin. Haurrak bere burua ezagutuz seguru sentituko da eta honek eragina izango du bere jokabidean.
Hau gutxi balitz, arte hezkuntzak haurrari egiten dion ekarpen guztien artean badago bereziki bat oso garrantzitsua dena: sormena. Zerbait sortzean, analisi gaitasuna, aukeratzeko gaitasuna, loturak egiteko gaitasuna eta sintesi gaitasuna, jartzen dira martxan, besteak beste. Era berean, malgutasuna, originaltasuna, etorria, independentzia, kritika, autokritika... landu ahal izango ditu
  Baina, aukera ematen die eskolak hau lantzeko? Oinarrizko hezkuntzan hizkuntza, matematika, natur zientziak… lantzeari ematen zaio garrantzia, ondorioz, arte heziketa alboratuta dago. Egoera hau dela eta, margolaritza, dantza, antzerkia, musika… lantzeko aukera eskolaz kanpoko ekintzetan baino ez dago.
Eskoletan arteari eskaintzen zaion denbora eskasari ematen zaion kalitatea  ere zaindu beharrekoa da. Askotan umeek klasean egin beharrekoak bukatutakoan denbora soberan badute ohikoa da marrazki bat egiten jartzea. Baina hau egitean umeei ez  zaie  nora , nola, zeri erreparatu behar dioten azaltzen. hau da, ez zaie inongo jarraibiderik ematen. Jarraibide horiek izatea mesedegarria da inguratzen gaituenari epaitu gabe begiratzeko eta gauzak zehaztasun gehiagorekin ikusteko. Eta ere barean,  baita marraztu ahal izateko eta marrazkiaren bidez ikusten dutena ulertzeko ere.





Musika geletan ere artea lantzeko aukera paregabeak daude, horretarako irakasleek, aukeran dauden metodo guztien berri izan behako lukete umeei aukera desberdinak eskaini ahal izateko, horrela era xume batean bada ere, gure txikiek eskolak eskaintzen dizkien aukera txiki horiek bizitza honetan hain garrantzitsua eta beharrezkoa den sormena garatzeko baliagarri izatea.

2011-11-06

IKASLE EGUNA BILLABONAN, HEZKUNTZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEKO

Atzo 2011ko azaroaren 5, ikasle eguna ospatu zen Billabonan. Euskal eguna ospatzeaz gain milaka ikasle biltzen direlarik hauen jasaten dituzten erasoak salatu dituzte. Euren esanetan  «Egun honetan, hezkuntza eta herria eskutik doazela erakutsi behar dugu, eta herria bera askatu duen eskola eredu berri baten beharrizana ere aldarrikatzen dugu» . Topaketa hau aprobetxatuz Euskal ikasleek duten paper garrantzitsua nabarmendu dute eta helburuak lortzeko ikasleen kolektiboa indartu beharra dagoela aldarrikatu dute.
Topaketa goizeko 11:00tan hasi zen. Goizean, hezkuntzaren garrantziaz eta ikasle mugimenduaren inguruan hausnartzeko aukera izan zuten ikasleek. Eguerdian, 400 pertsonarentzako bazkari herrikoia egon zen  eta bazkal ostean bertso saioa. Arratsaldean, gaztetxo, gazte eta helduentzako ekintzekin batera, herriko kaleetan barrena, poteo aldarrikatzailea egon zen. Eguna amaitzeko, iluntze aldera, ekitaldi politikoaren ondoren, hamar orduz hamalau talde ikusteko aukera egon zen.



2011-11-05

ZAILTASUN EMOZIONALAK IKASKETA ARAZO

     Ohiko egoera bilakatu da gure eskoletako ikasgeletan mugituak, inhibituak edo zirikatzaileak diren haurrak aurkitzea. Baina kasu guztiek ez dute jatorri bera izaten  gainera, kasu hauetan badaude batzuk besteak baino larriagoak izaten direnak. Ondorioz, behar izaten duten erantzuna desberdina izaten da. Zailtasun emozional hauen inguruan psikologian doktorea eta pedagogia terapeutikoan lizentziatua den Rosa Sellares i Violaren artikulu bati buruz berri ematea interesgarria iruditu zait.
Badakigunez  eskola  ez da errealitate isolatu ez  neutroa bat. Eskola kanpoko eraginek, eskolan ematen diren ikasketa eta irakaste prozesuek eta bertan ematen diren aldaketa sozial konplexuak eragin izugarria izaten dute  ikasle  zein irakasleengan.
Askotan pertsonen ziurgabetasunak eta ezinegonak ikasgeletan azaleratzen dira. Ohiko gauza da eskoletan zirikatzaileak, inhibituak, aldenduak… diren umeak aurkitzea, kasu hauetan badirudi ezin dutela ikasteko jarrerarik hartu beraien zailtasun emozionalak direla eta ikasteko gaitasunak blokeatzen zaizkie.
Haur hauen arazo pertsonalek gutxieneko kasuak diren arren batzuetan gelako erritmoa  oztopatzen dute. Batzuetan ume  hauei ez  zaie ematen benetan beharrezko duten laguntza. Hau, kontuan hartzeko gauza da,  izan  ere, arazo hauek eragin zuzena  izan dezakete  haurraren garapenean, bizi dezaketen baztertze egoetan eta baita euren  etorkizunera begira. Nabarmentzeko gauza da ere, zailtasun  emozional hauek garrantzitsuak direnean ikasketa prozesuen kalitatea  eta errekurtso pedagogikoak ez  direla nahikoak izaten. Hau dela  eta,  oso garrantzitsua da eskolak gainontzeko profesionalekin (kasu hauetan prestakuntza egokia duen psikologoekin) estuki lan egitea. Interbentzio goiztiar eta egoki batekin haurraren garapenerako eta etorkizunerako kaltegarriak izan daitezkeen arazo hauek saihestea posible izaten da.