ONGI ETORRI!!!

2011-10-27

JOLASAREN GARRANTZIA


Heldu askok jolastea umeen aisialdi bezala  ikusten dute eta  ez  diote  eman  beharreko garrantzi  ematen. Hau askotan ikas – geletan islatuta  ikus daiteke, uste  izaten da ikasteko dagoen era bakarra fitxena eta ariketena bakarrik dela. Hau dela eta, haur  hezkuntzan gero eta  arinago  hasten  dira  umeak eredu positibista lantzen, hau da fitxak lantzen, ondorioz, jolasari  eskaini beharreko denbora murriztua  ikusten da.
Umeek jolasaren bidez  mundua ulertzen dute eta  bertan integratzen  dira. Jolasa giza garapenerako funtsezko jarduera da, haurraren garapen integralean eraginkortasunez eragiten baitu, hots, haurraren garapen psikomotor, intelektual, afektibo  -emozional eta sozialean. Gainera jolasak komunikazioa, kohesioa, konfiantza eta sormenaren garapena  lantzeko tresna oso eraginkorra da.
Jolasak funtzio terapeutikoa ere badauka. lagunekin interakzio arazoak eta beren garapenean bestelako arazoak dituzten haurrak sozialki integratzeko aukera eskaintzen  dietelako.   Aipatutakoa oinarri, esan dezakegu haurrek elkarrekin jolastuz  eta asmatuz onartzeko, errespetatzeko eta partekatzeko aukera  izaten dute.
 Laburbilduz talde  jolasetan ondorengo ezaugarriak  behatu ditzakegu:
  •  Parte-hartzea: taldeko jolasetan guztiek parte hartzen dute. Xedea taldeko helburuak lortzea da, eta horretarako, taldekide bakoitzak beharrezkoa den eginkizuna du jolasaren barruan.
  •  Komunikazioa: jolas guztiek talde barruko komunikazio prozesuak egituratzen dituzte.
  •  Kooperazioa: jolas gehienek harreman dinamika estimulatzen dute. Horrek taldeko helburua lortzeko elkarri laguntza ematea dakar.
  •  Fikzioa eta sormena: errealitatea edo egia “balitz bezala” jolasten da, hots, elefanteak, hegazkinak, piratak edo artistak... bagina bezala, eta elementu berriak sortzeko estimuluak ere konbinatzen dira.
  •  Dibertsioa: ondo pasatzea: jolas hauen bidez haurrek taldekideekin positiboki eta era konstruktiboan arituz ondo pasa dezaten ahalegintzen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario