ONGI ETORRI!!!

2011-10-26

ESKOLA APARTEKO TALENTUEN ETSAI?

      Ume bat superdotatua dela esaten da ume gehiengoek baino gaitasun intelektual handiagoa duenean. Espainiar  estatuko hezkuntza ministerioaren datuen arabera  2648 ume  daude superdotatu moduan identifikaturik, hauetatik 702 ikastetxe publikoetan daude eta 948 ikastetxe pribatuetan. Datu hauek dauden superdotatuen guztien %2arenak dira gainontzekoak, %98a hain zuzen ere, diagnostikatu barik baitaude.
Diagnostikatzen diren kasuen %95ean gurasoak dira gaitasun berezi hauez ohartzen direnak. Ume  hauek  askotan  ez  baitira  eskolan ondo moldatzen bertan lantzen  dena  errazegia  iruditzen zaielako. Gurasoak konturatu arren, diagnostiko bat egiteko askotan 4 urte arte itxaron behar izaten da. Adituen arabera ez da komenigarria 3 urte edo gutxiagoko umeei diagnostikorik egitea, askotan garapen aurreratuarekin nahastu bailiteke.
Datuen arabera  uste da 300000 mila  superdotatu daudela estatu osoan. Hauetatik %70 eskoletan errendimendu baxua izaten dute eta hauen artetik %35 eta %50 artean eskolan porrot egiten dute. Baina zergatik izaten dituzte emaitza eskas hauek gainontzekoak baino gaitasun handiagoak izanda?
 Erantzuna hezkuntza sistemak arlo honetan duen gabezian dago. Datuak agerian usten dute hezkuntza sistemak ume hauen aurrean izaten duen erantzukizun falta. Irakasleek duten formazio eta  baliabide faltak direla eta ikasgelako gehiengoan zentratzen dira eta gutxiengoen  kasuak bai ikasketa zailtasunak  dituztenen kasuak eta bai gaitasunen garapen azkarragoa dutenen kasuak aztertu eta diagnostikatu gabe garatzen dira. Hau dela eta ume  superdoatuek ez  dute jaso beharreko motibazioa eta estimulazioa jasotzen. Gainera  aipatu beharra dago diagnostiko asko beranduegi egiten direla eta ordurako umeak jada hainbat arazo izaten dituztela.


Identifikatzen diren kasu gutxien artean badaude ume batzuk euren gaitasunak aprobetxatu eta garatu ahal izateko ikastaro berezietara joaten direnak. Virginia Egido ingeniaritza industrialeko doktorea ikastaro hauetako irakasleetako bat da, berak 12 -13 urteko umeei  robotika  klaseak ematen dizkie. Bere esanetan, kurtsoaren hasieran haurren gehiengoak  oso gutxi zekiten elektronikaren inguruan, kurtso erdialdean aldiz, robot  industrial eta  automata bat egiteko gai  izan ziren. Hau aho zabalik geratzeko modukoa da kontuan izanda ikastaro hauetako materia ingeniaritzako 3. eta 4. mailan lantzen dela.

Ondorengo hauek aparteko talentua duten haurretan behatu daitezkeen portaeren eta jarrerren ezaugarri batzuk dira:

  • Ikaskideak baino ezagutza zabalagoa eta sakonagoa izaten dute, gainera ezagutza berriak era azkar eta  egoki batean bereganatzen dituzte, honek estrategia berriak erabiltzea  ahalbidetzen die.
  • Ikasitako kontzeptuak beste esparru batzuetan aplikatzeko gaitasuna izaten dute.
  • Ohikoa den baino arinago hasten dira hitz  egiten, gainera  erabilitako lexikoa jasoa eta konplexua izaten da helduen elkarrizketan ulertzeko gai izaten direlarik.
  • Mezuaren hartzailearen arabera tonua aldatzeko gaitasuna dute (haiek baino ume txikiagoekin adibidez) gainera ironia ulertzeko gai izaten dira.
  • Arazo bakar bati hainbat erantzun emateko gai dira. Orokorrean besteen beharren eta sentimenduen aurrean, duten garapena dela eta  gainontzeko haurrak baino  sentikorragoak azaltzen dira.
  • Gainontzeko umeak baino arinago hasten dira  araututako jokoetara jolasten.
  • Jardueretan jartzen duten interesa eta gogoak perfekzionistak izatera  eramaten die, gainera askotan gurasoek edo irakasleek jarritako helmugetatik haratago joan nahi izaten dute.

   Historian zehar superdotatu kontzeptua garatzen joan da. Superdoatatuak identifikatzeko Lewis Termanen koefizientzia intelektualaren eredua erabiltzen zen. Eredu honen arabera gehiengoaren bataz besteko koefiziente intelektuala 100 da. Pertsona superdoatuen koefizientea ordea 130retik gorako izango litzateke. 80. eta 90. hamarkadetan eredu honek indarra galdu zuen. Azterketa hauetan faktore sozialek eta kulturalek eragina izan baitezakete ondorioz, emaitza manipulatua ikusi daiteke. Adibidez, matematikako froga bat egitean pertsona batek formaziorik jaso ez badu ezinezkoa izango du egitea, horrek ez  du esan nahi ikasteko aukera izanda egiteko erraztasunik ez  lukeela izango.


          XX. mendean koefiziente intelektualaren eredua gain behera zihoala adimen anitzetako teria indarra  hartzen  hasi zen. Ikerlarien ustez adimena ezin daiteke koefiziente intelektualare ereduak ulertzen duen modu bateratuan ulertu. Adimen anitzen teoria honen arabera zortzi adimen mota daude (matematikoa, linguistikoa, musikala,  kinestikoa, espaziala, intra-pertsonala, inter-pertsonala eta naturalistak) , pertsona bakoitzak hasiera batean denak izan arren bat edo bi garatuko ditu besteak baino gehiago. adimen aparteko pertsonak ordea denak garatzen dituzte maila altuan eta  sormen handia erakusten dute.
Renzulliren hiru eraztunak


1978an Joseph Renzullik super datazioa ulertzeko teoria bat aurkeztu zuen. Aparteko talentua dutenen portaerak hiru ezaugarriren elkarrekintzan legoke. Bat, gehiengoak baino trebetasun handiagoa dute, bigarrenez konpromiso maila handia dute eta hirugarrenez, sormenaren garapen altua dute. Honen arabera pertsona superdotatuak aipatutako hiru gaitasunak lituzke eta edozein egoeretan era garatu batean aplikatzeko gai izango litzateke.
Disinkroniaren sindromea
Gaitasun altuko ume  batzuk pairatzen duten sindromea da. Sindrome hau pairatzen duten umeen garapen mentalak garapen fisikoarekin konparatuz  era edo erritmo desberdina eramaten du. Garapenari dagokion abiadura desberdintasuna  ez  da  beti azelerazio bezala ulertzen kasu batzuetan .Albert Einsteinen kasua adibidez, ez  zen hitz  egiten hasi lau urte izan arte.

            Ikusi ahal izan  duzuen bezala ume askoren talentu apartak  galtzen dira gure eskoletan, gure hezkuntza sistemak arlo honetan dituen hutsuneak direla eta  ume hauei  euren adimenak eskaintzen dizkien aukerak aprobetxatzen lagundu beharrean dituzten gaitasun paregabeak eskola porrotez estaltzen ditu. Egoera honen aurrean aldaketa baten beharra ezin bestekoa da. Azken finean ez  dugu ahaztu behar gaurko umeak biharko 
etorkizuna eraikiko dutenak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario